Pertsona ahulenak hirugarren dosi bat jasotzen hasiko dira datorren hilean Ipar Euskal Herrian

Jean Castex Frantziako lehen ministroak baieztatu du pertsona ahulenak txertoaren hirugarren dosi bat jasotzen hasiko direla datorren hilean. Txertaketa berri hori irailaren 12an edo 13an hasiko da egoitzetan.

Bide beretik, 65 urtetik gorakoek irailaren hasieratik erreserbatu ahal izango dute hitzordua indartze-dosi hori jasotzeko, betiere "bigarren eta hirugarren dosien arteko sei hilabeteko epea" errespetatuz.