Pentsiodunek erakundeetatik jasaten dituzten tratu txarrak salatu dituzte

Zahartzaroko abusu eta tratu txarraren kontzientzia hartzeko munduko egunean protestak egin dituzte Bizkaiko Pentsiodunak Martxan eta Babestu plataformek Bilbon. Adinekoek errealitate oso krudelak bizi dituztela ohartarazi dute, batez ere, mendekotasun-maila dutenek.