Pasaiako Sarraskiaren XXXVII. urteurrenean Pelitxo, Txapas, Kurro eta Pelu oroitu dituzte

Gaur duela 37 urte espainiar poliziak lau lagun erail zituen tranpa batean Pasai Donibanen, badiaren bokalean. Pasaiako sarraskia izan zen hura. Komando Autonomo Antikapitalisten Pedro Mari Isart «Pelitxo», Rafael Dalas «Txapas», Dionisio Aizpuru «Kurro» eta Jose Mari Izura «Pelu» balaz josi zituzten gau ilun hartan. Urteurrenaren harira, Egiari Zor Fundazioak zenbait ekimen antolatu ditu. Ekitaldi nagusia Azpeitian izango da, martxoaren 27an.