Pandemia hasi zenetik, daturik altuenak zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian: 2.235 positibo

Covid-19aren datuen hazkundea etengabea da eta pandemia hasi zenetik inoiz atzeman diren daturik altuenak zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian Osakidetzak eta Osasunbideak.

Lurraldeka aztertuz, Araban 204 kutsatu zenbatu dira azken egunean, 482 Gipuzkoan, 434 Nafarroan eta daturik kezkagarrienak Bizkaikoak dira. Kutsatzeen buruan doa, 1.078 positiborekin.

Egoeraren larritasuna ikusirik, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo adierazi zuen gaur bilduko den Labi aholku kontseiluak "beharrezkoak diren neurriak" hartuko dituela.