Osasunbideak 160 positibo atzeman ditu azken 24 orduetan 2.815 proba egin dituztelarik

Egoera epidemiologiko orokorrak hobera egin du Nafarroan baino erresidentzietan kontrakoa gertatu da. Azkeneko bi asteetan kasu aktiboak bikoiztu egin dira eta 179 COVID19 gaixo daude egoitzetan.