Osasun zentroetan itxialdiak egin dituzte, osasungintzak bizi duen egoera larria salatzeko

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, lehen mailako arretako langileek ordutegi murrizketak salatzeko eta osasun sistema publikoaren kalitatea defendatzeko elkarretaratzeak eta itxialdiak egin dituzte lehen mailako arretako zentroetan. Besteak beste, Gasteizko Salburuako osasun zentroan, Donostiako Amara Prim osasun zentroan eta Bilboko Deustuko osasun zentroan.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak dimisioa aurkeztu behar duela aldarrikatu dute. Sindikatuek adierazi dutenez, Sagardui Osakidetzaren pribatizazioaren alde jokatzen ari da eta ez da egungo arazoei aurre egiteko gai.

Gauzak horrela, Osakidetza "desegiten" ari dela salatzeko manifestaziora deitu dute ekainaren 26rako. Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa, 12:00etan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image