Image

Osakidetzan egiturazko beste 2.467 lanpostu sortzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak 2.467 plaza gehiago onartu ditu Osakidetzarako. Horietatik 2.109 orain arte behin-behinekoak izan diren postuak egonkortzeko baliatuko dituzte, eta beste 358 postu ere sortuko dituzte lehen arretan. Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak jakinarazi duenez, Euskal Osasun Zerbitzuak 30.073 langileko egitura izango du.

Sailburuaren hitzetan, azken 20 urteetan Osakidetzan izandako "handiagotze zabalena" da. Bi arlotan banatu du lanpostu berrien sorrera. Batetik, azaldu du baldintza egonkorrei erantzuten dieten behin-behineko postuak daudela Osakidetzan eta bestetik, orain arte egon ez diren 358 postu ere sortuko dituzte lehen arretan.

Sindikatuek, ordea, ez dute begi onez ikusi Sagarduiren iragarpena.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image