Osakidetzak 12 urtetik gorakoen txertaketa-prozesua aste gutxi barru amaitzea aurreikusten du

Pandemiaren bilakaerari lotuta, Gotzone Sagardui sailburuak adierazi du beheranzko bidean goazela baina oraindik ere zuhurtziarekin jokatu behar dela. Bestalde, Legebiltzarrean jakinarazi duenez, Osakidetzak txertaketa-puntuak berrantolatzeko prozesua hasiko du, xede-biztanleria murrizten ari dela ikusita.