
Ongiz elkarteak irabazi du Emakunderen Berdintasun saria
Hala iragarri dute Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak. Saria jaso du, “maskulinitate berriak lantzeko” egin duen lanagatik, eta “emakumeen ahalduntzean” eman dituen pausoengatik.
Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta pozik agertu da hartutako erabakiarekin. "Oraindik ere berdintasun ezak bere aurpegirik gordinena erakusten badigu ere, gizonak geroz eta inplikatuago daude. Halere, lan handia dugu aurretik", azaldu du.
Duela hogei urte hasi zen elkartea martxan, gizon talde bakarrekin hasi zen, eta gaur egun, bederatzi gizon talde eta beste 10 emakume ditu elkarteak.