Nolakoak izango dira Gabonak herritarren ustez?

Gabonak heltzear daude, familia eta eta lagunekin biltzeko garaia alegia. COVID-19ak zeharo baldintzatu zituen pasa den urteko gabon jaiak, eta ez-ohiko moduan afari eta bazkariak antolatu ziren. Aurtengo urte amaierako ospakizunak nolakoak izango diren zalantzan dago, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ohartarazi du kutsatzeak goia jo dutela. Iñigo Urkullu Lehendakariak, gainera, eskatu du pandemiari aurre egiteko neurriak zorroztasunez, konpromisoz eta arduraz betetzeko.

Hala, gaur gaurkoz, neurri berezirik ezarri ez arren, bi aste gelditzen direnean gabonetarako, eta horiek ezbaian, herritarren iritzia ezagutu nahi izan du Hamaika Telebistak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image