
Neguko egunik hotzena Nafarroan
Asteko eta beharbada, neguko egunik hotzena Nafarroan. Zero azpiko tenperatura baxuak eta izotza nabarmenak izan dira, goizeko lehen orduetatik. Gorritin izandako istripu biren ondorioz, A-15 autobia itxita egon da lau orduz Andoain eta Irurtzun artean, bi noranzkoetan. Gainera Urbasako portuko N-718 errepidean, Frantziarako N-137 errepidean eta Iratirako bidean gidatzeko kateak behar dira.