Nafarroako positiboak urriko maximoetara ari dira gerturatzen

Astelehenean eginiko 3.041 proben ondoren 484 gaixo berri atzeman dituzte eta positibotasuna %15,9koa ondorioz. Gogoratu beharra dago azkeneko egunetan %12tik gora egon dela egunero indikadorea eta egoera kontrolpean dela adierazteko honek %5etik beherakoa izan behar duela.