
Nafarroako hezkuntza komunitateak ratioen jaitsiera eskatu du Parlamentuan
Irakaskuntza publikoko hezkuntzako negoziazio-mahaia osatzen duten sindikatuak Parlamentuko talde guztiekin bildu dira azaroa eta abenduan zehar. Ratioak gelako 20 ikaslera jaistea defendatzen dute 2023-2024 ikasturtean, horrek Nafarroako hezkuntza-kalitatea hobetzen lagunduko lukeelako, baita hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleek behar duten hezkuntza pertsonalizatua izateko. Parlamentuko alderdi politiko guztiak ratio jaitsierarekin adostasuna erakutsi dute, ez da egon eskaeraren aurka agertu den alderdi politikorik. Sindikatuek ratioen jaitsieraren akordio honi eustea eskatu diote parlamentariei, hurrengo hauteskundeen ondoren osa daitekeen gobernua edozein dela ere.