Nafarroako Euskararen Planak 'anbizioa' behar duela azpimarratu dute Kontseiluak eta Behatokiak

Nafarroako Gobernuak Euskararen Bigarren Plan Estrategikoaren behin-behineko proposamena aurkeztu berri du. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak prozesuan modu aktiboan hartu dute parte, eta gaur plangintzari modu integralean egin dizkioten hamarnaka ekarpen erregistratu dituzte bi erakundeek Nafarroako Gobernuaren egoitza nagusian.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak plan berri honen irakurketa orokorra eskaini du: "hizkuntza-politika hiru zutabetan ardazten da: araugintza, plangintza eta baliabideak. Tamalez, Nafarroan araugintzaren bidean ez da aldaketarik planteatu asteotan eta horrek eskubideen urraketen betikotzea dakar". Hargatik, Behatokiak eta Kontseiluak planean hainbat bidegabekeriari aurre egiteko neurriak proposatu dituzte.
Bestalde, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak planari egin zaizkion 67 neurri proposamenak balioan jarri ditu. Neurrien edukiari dagokionez, "lehenik eta behin, aditzak aldatu beharra ikusi dugu". Halaber, "aurkeztu den planari “anbizioa” erantsi diogu. Anbizioz jokatu behar da, eta hizkuntza-politiketan jauzi bat eman" adierazi du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image