Image

Nafarroako erriberan, euskararen zonifikazioari Hordago!

Hordago! euskararen aldeko ekimenaren deialdiari jarraituz, mila lagun baino gehiago elkartu dira asteburuan Tuteran. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute, manifestazio alai eta jendetsuan Erriberako hiriburuko kaleak “Viva el euskera, de Cortes a Bera” lemapean zeharkatuz. Horretaz gain, goizean goiz Errigorak hasiera eman zion erriberan euskara sustatzeko kanpaina berriari Ablitasen. Elikagaiekin kutxak osatzeko auzolan erraldoia, eta jarraian bazkaria. Gerora Tuterako manifestaziora batu ziren.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image