Nafarroak 100 positiboetatik behera amaitu du astea

Positiboek behera egin dute berriz ere Nafarroan. Egindako 1.310 PCR eta antigeno proben arabera, 59 kasu antzeman ziren igandean. Larunbatean baino 7 kasu gutxiago zenbatu ziren atzoko egunean. Behin behineko datu hauek kontutan hartuta, positibotasun tasa, une honetan, %4,5ean kokatzen da. Asteko datuak aztertuta positibo kopurua %34 jaitsi da Nafarroan.