Murrizketek jarraituko dute Nafarroan baina esanguratsuki lausotu dituzte neurriak

Neurri berrien artean ostalaritzaren barnekaldea iluntzeko ordu bata arte irekitzea baimentza eta barretan eserita kontsumoa ahalbidetzea daude. Honetaz gain gaueko lauak arte irekiko dituzte dantzalekuak beti ere eserita %50eko edukierarekin. Bazkari herrikoiak ahalbidetu ditu Gobernuak beti ere, ospakizunetarako ostalaritzak dituen muga berdinekin.