Munduko ordena, Estatuaren irakurketa erlazionala eta Estatua, komunitatea eta ekonomia

Ekin diete Iratzar Fundazioa, Transform Europe eta EHU-ko Parte Hartuz erakundeek elkarlanean antolatutako jardunaldiei. Lehenengo saioan solasaldi batekin hasi ziren: Ane Irazabal nazioarteko berriemaileak, munduko ordena berria aztertu zuen, Jon Azkune EHUko Zientzia Politikoko irakasleak Estatuaren irakurketa erlazionala eta Txex Etxeberri Estatuaren, komunitatearen eta ekonomiaren arteko harremanaz aritu zen. Solasaldiaren ondoren Saskia Sassen soziologo eta irakasle herbeheretarrak egungo errealitatea aztertu zuen. Bere esanetan, gizarteak modernitate berri bati aurre egin behar dio, "Logika oso lokaletan eta oso globaletan" oinarrituta.