Image

Milaka euskaltzalek erein dute euskara Tafallan

Ia bi kilometroko hiri-zirkuitua eta lau guneak jendez gainezka egon dira goizean goizetik. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere. Garces de Los Fayos ikastolak zor ekonomikoari aurre egiteko erabiliko du dirua.

Arduradunek esker oneko hitzak izan dituzte Tafallara lanera zein gozatzera hurbildu diren guztientzat. Ikastolen ereduari balioa eman diote, Tafallako Ikastolaren euskararen aldeko ibilbide historikoa azpimarratu dute. Datorren urtean Etxarrin ospatuko dute Nafarroa Oinez, Andra Mari Ikastolak hartuko du lekukoa.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image