
'Mendietan zentral eolikorik ez!' lelopean, manifestazioa egingo dute larunbatean Azpeitian
Mendietan zentral eolikorik ez dutela nahi aldarrikatzeko Oletan ere Ez! eta Sañu Bizirik taldeek deituta manifestazioa egingo dute larunbatean Azpeitian, 19:00etan. Hain justu, iaztik zeresana izan dute inguruan egin asmo diren parke eolikoek. Gipuzkoako Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean 5 aerosorgailu ezarri nahi dira, 205 metro alturakoak eta 170metro diametro hartuko dutenak. Bestalde, Oleta mendian Azkoiti eta Zumarraga artean, Capital Energy enpresak lau haize errotako industrialde bat jartzeko asmoa du. Honen inguruko azken berria da, Azkoitiko Udalak bertan neurgailua jartzeko baimena eman diola enpresari.