
Martxoaren 3ko Memoria Zentroaren norabidearekin kezkatuta agertu da da Memoria Gara elkartea
Salatu dutenez, gaur egun proiektua "izozturik" dago. Erakundeekin kontaktu informalak egon dira azken lau urtetan, baina metodologiarik eta lan dokumenturik adostu gabe. Julen Diaz de Argote Memoria Gara elkarteko kideak nabarmendu duenez, biktimak, Memoria Gara zein Martxoak 3 elkarteak parte hartu behar dute prozesuan.Oraindik ez dute sinatu zein izango den lankidetza formula eta partaidetza berme hori ezinbestekoa da Martxoak 3 Memoriala eraikitzeko