Maria Txibitek esan du Nafarroan ez dutela etxeratze agindua berriz ezartzeko asmorik

Nafarroan koronabirusaren aurkako neurriak astez aste berritu dituzte, eta Maria Txibitek esan du dagoeneko ez dutela etxeratze agindua eskatuko, datuek hoberantz egin dutela ikusita. Zentzu horretan, orain neurriak arindu egin behar direla adierazi du.

Bien bitartean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gauerditik indarrean dira Jaurlaritzak adostutako koronabirusaren aurkako neurri berriak. Gaurdanik jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera % 60koa da lokal eta instalazio guztientzat, ostalaritzan salbu, % 50ekoa baita. Aldiz, futbol-estadioetako edukiera % 30era handitu da.