Image

Luis Iriondo zendu da, Gernikako bonbardaketen azken lekukoetako bat

Luis Iriondo, Gernikako bonbardaketa faxistatik bizirik atera zen azken lekukoetako bat, hil egin da gaur Gernikan, 100 urte bete eta hiru astera, Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Gernikako Udalak omenaldia egin zion Iriondori joan zen irailaren 3an, 100 urte bete zituenean eta duela 85 urte Bizkaiko herri horri egindako aire-erasoari buruzko memoriak jaso zituen El chico de Guernica liburuan.

1937ko apirilaren 26an, hegazkinak Gernika herriaren gainean bonbak erortzen hasi zirenean, Iriondo aterpe batean babestu zen eta bere bizia salbatu ahal izan zuen.

Herriko kultur bizimoduari loturiko gizona ere izan da Iriondo. Mende erdi pasa egin zituen kultur etxeko pintura eta marrazketako arduradun lanetan, eta, idazketaren alorrean, ipuinak, antzerkia, “Amatxu” zarzuela eta Francisco Escuderoren “Gernika” operarentzako gidoia osatu zituen.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image