
Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da, 42 urterekin
Ia hamabi urte alkatetzan zeramatzala, bihotzeko baten ondorioz hil da. Zieko-bai plataforma independentearen burua zen Aldazabal, eta hirugarren agintaldia betetzen ari zen alkatetzan.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Twitter bidez esan du «gaztea eta bere herriari emana» zela Aldazabal: “Kolpe gogorra da maite genuen guztiontzat, baita Eltziegorentzat eta Arabako Errioxarentzat ere”.
Izatez, nekazaria zen Aldazabal, eta turismoarekin lotutako ikasketak ere bazituen.