Libe Goñi Garate Ipar Euskal Herriko euskarazko lehen irakasleak jaso du Monzon-Ganuza saria

Berrogei urte bete dira Telesforo Monzon hil zenetik, eta horregatik Monzonek eta Ganuzak bezala bizitzaren ardatz nagusi Euskal Herria, euskara eta euskal kultura izan dituztenak omentzeko sari bat sortzea erabaki dute Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak. Lehenengo saria Libe Goñi Seaskako lehen andereñoari eman diote.