
Legebiltzarrak argi berdea eman dio Euneiz unibertsitate pribatuaren proiektuari
Euneiz euskal autonomia erkidegoko unibertsitate pribatu gisa aitortzeko lege-proiektua onartu dute Eusko Legebiltzarrean goizean. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiak izan dira kontra bozkatu duten bakarrak. Bien bitartean, Legebiltzarrean bozkatzen ari ziren unean, gehiengo sindikalak, Ernaik eta EHUko ikasleen kontseiluak elkarretaratzea egin dute Euneiz unibertsitate elitista pribatu gisa onartzearen aurka.