Image

Lantokietako sexu jazarpenari aurre egiteko protokolo eraginkorrak eskatu ditu ELAk

ELAk prentsaurrekoa eskaini du asteazken honetan Bilbon, prekarietatearen aurkako kanpainaren barruan egindako inkesten emaitzen berri emateko. Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela medio, ELAk ekitaldi bat ospatuko du ostiralean bertan Aguraingo Harresi aretoan, sexu jazarpena pairatu duten hiru emakumeren testigantzekin.

402 lantokitan egindako inkestetan, 183 sexu jazarpen kasu azaleratu ditu ELAk. Arazo ikusezina dela nabarmendu dute, diotenez, kasuetako hamarren bat baino ez baita azaleratzen. Enpresak sexu protokoloa izatera behartuta egon arren, Jone Bengoetxeak, genero ataleko kideak, ziurtatu du enpresetan ez daudela honen aurkako neurriak.

Sexu jazarpen horiek askotarikoak direla ziurtatu du Leire Gallego Genero eta Gizarte Ekintzako arduradunak; eraso fisikoez gain, ahozkoak ere bai. Jazarpena bereziki esparru soziosanitarioan gertatzen dela adierazi du: adinekoen erresidentzietan, etxez etxeko laguntza zerbitzuetan, besteak beste, jaso dira salaketak, %93a.

Sindikatuak erakundeei eskatu die protokolorik izango ez duten enpresak zigortu ditzala.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image