LABIk mugikortasun eta kirol arloko murrizketak arindu ditu

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan pandemiari aurre egiteko jarraibideak ezartzeko ardura duen LABIko Aholku Batzordeak bilera egin du goizean, kutsatzeen bilakaera eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritzaren itxiera bertan behera uzteko hartutako erabakia aztertzeko. Neurri berriak astelehen gauean sartuko dira indarrean eta 20 egunez luzatuko dira, martxoaren 5era arte. Mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna baimentzea adostu dute jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko.