LABIk komertzioetako edukiera %60 igotzea erabaki du

LABIren Aholku Batzordeak koronabirusari aurre egiteko indarrean dauden murrizketetako batzuk leuntzea erabaki du, eta besteak beste, aldaketak proposatu ditu edukieretan. Horrela, jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera %60koa izango da lokal eta instalazio guztientzat; ostalaritzan, berriz, %50ekoa izango da edukiera, eta futbol-estadioetako edukiera % 30era handituko da.