Image

Krisia lehertu da Osakidetzan, kargugabetzeak eta dimisioak direla eta

Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk gutun bat zabaldu dute Osakidetzaren “politika suizida” salatzeko.

Osakidetzako “zuzendaritza orokorreko buruak berehala kargugabetzeko” eskatu diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari. Osakidetzaren zuzendaritzari “sektarismoa eta trakeskeria” leporatu diote.

Azaldu dutenez, zerbitzu publikoaren barneko ataletako zuzendaritzetako kideen ahalmena murrizten ari dira Osakidetzako buruak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image