Koronabirus datuen eboluzioa ona izaten ari da EAEn

Iragan hiletik egundainoko Covid-19aren datuen eboluzioa ona izan da EAEn. Hala ere, datuak altuak dira oraindik. Azken 24 orduetan 582 positibo berri atzeman dituzte, 13.165 test diagnostiko egin ostean. Lurraldeka aztertuz: 104 Araban, 231 Bizkaian, eta 243 Gipuzkoan. Bizkaian Arrigorriaga da eremu gorrian dagoen udalerri bakarra, Gipuzkoan, berriz, bost: Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.