Koronabirus agerraldi batek hogei gaixo kutsatu ditu Bilboko Santa Marina ospitalean

Azken 24 orduetan 366 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 8.514 test diagnostiko egin ondoren. Kopuru hori aintzat hartuz, positibotasun tasa %4,3koa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 62 kutsatu berri detektatu dituzte, Gipuzkoan 110eta Bizkaian atzeman dira positibo gehien beste behin, 190. Edonola ere, egoera epidemiologikoa hobera egiten ari da eta EAEko intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 251koa da. Hala ere, aipatzeko da koronabirusaren agerraldi bat atzeman dutela Bilboko Santa Marina ospitalean.