Image

Kontseiluak premiazkotzat jo du euskararen oldarraldi judizialari aurre egitea

Euskalgintzaren Kontseiluak 2022ak euskararen eta hizkuntza-politiken arloan emandakoa aztertu eta 2023ko erronkak aztertu ditu. Horretarako ‘2022. urteko irakurketa eta ondorioak’ izeneko txostena aurkeztu du Kontseiluak.

Hala, Kontseiluak nabarmendu duenez, aurtengo lehentasunak Hezkuntza legea, euskararen ofizialtasuna, oldarraldi judizialari erantzutea eta adostasun sozialak zabaltzea izango dira. Era berean, Kontseiluak premiazko jo du euren burua euskalgintzatik eta euskaratik aparte xamar ikusten duten eragile eta norbanakoekin lan egitea.

Horrez gain, premiazkotzat jo du euskararen oldarraldi judizialari aurre egitea. Izan ere, Irun, Laudio, Barakaldo eta beste hainbat tokitako sententzien harira, Kontseiluak oso larritzat jo du botere judizialak hizkuntza-politiketan esku hartzea eta baldintzatzea. Hala, oldarraldi judizialari aurre egiteko dinamika bateratua prestatzen ari direla jakitera eman du Kontseiluak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image