Konstituzio Kontseiluak euskarazko murgiltze eredua onartu du Seaskan

Konstituzio Kontseiluak iruzkin ofizial bat argitaratu du, maiatzaren 21ean argitaratu zuen ebazpenari buruz. Ebazpen horren arabera, euskarazko murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren aurkakoa zen ikastetxe guztietan. Argitalpen berri horrek zehazten du "irakaskuntza publikoan" soilik dela horrela, eta, beraz, ez liekeela Seaskako ikastolei eta ikastetxe pribatu katolikoei eragingo. Hala ere, azken erabaki horrek ez du segurtasun juridikorik.