Klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren legea onartu du Espainiako Kongresuak

Berotze globalaren aurkako lehen araudi handia da. Parisko Akordioaren helburuak betetzea da helburua, 2050erako deskarbonizazioa lortuta. Talde ekologistek kritikatu dutenez, legea "berandu" dator eta "anbizio handiagoa" izan dezake.