Kaiko arrapala hesitu dute Donostian
Eusko Jaurlaritzak perimetroa eta arrapala hesitzea erabaki du, “bainua debekatuta dagoen portu-zerbitzuen eremu batean segurtasuna bermatzeko” helburuarekin. Hesi horrek sarbidea mugatuko du, eta «mota guztietako portu-jarduerei erantzuteko baino ez da irekiko eta itxiko», Portuetako iturriek adierazi dutenez.
Kaia erabilera komunitariokoa izatea eskatzen dute alde zaharreko bizilagunek, bereziki, kai ingurukoek. Denona eta denontzat izatea eskatzen dute. Arrapala pribatizatzearen kontra kontzentrazioa egingo dute uztailaren 29an, 19:00etan.