Image

'Justizia' eskatu dute Elhadji Ndiayerentzat, haren heriotzaren seigarren urteurrenean

Sei urte bete dira astearte honetan Espainiako Poliziak Elhadji Ndiaye senegaldarra Iruñean identifikatu eta atxiki zuenetik. Lekukoek grabatutako bideoek frogatzen dutenez, zenbait poliziaren artean bortizki atzeman eta lurrean immobilizatu zuten hainbat minutuz, eta arrastaka eraman zuten gero. Handik ordubetera, hilik zen General Chinchilla kaleko komisarian. Kasua ikertzeko ardura zuen epaitegiak artxibatu egin zuen, "kausa naturalengatik" hil zela iritzita.

Agerraldia egin dute Africa United elkarteko kideek, Udaletxe plazan, Iruñean.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image