
Julen Diaz de Argote, Memoria Gara: ‘Oraindik ez dugu modu ofizialean jaso M3ko memoriala eratuko denik’
Memoria Gara elkartea kezkaturik dago Martxoaren 3ko memoria zentroaren egitasmoa hartzen ari den norabidearekin. Salatu dutenez, gaur egun proiektua «izozturik» dago. Julen Diaz de Argote Memoria Gara elkarteko kideak nabarmendu duenez, biktimak, Memoria Gara zein Martxoak 3 elkarteak parte hartu behar dute prozesuan.