Zallako Udalak Joaquin Beltran omentzeko plaka bat jarri du Euskadi plazan

Iazko otsailean Zaldibarko zabortegia amildu zen, eta luiziak bi langile harrapatu zituen. Joaquin Beltranen gorpuak hondakinen artean jarraitzen du, eta maiatzean Eusko Jaurlaritzak bilaketa lanak eten zituen.

Atzo 55 urte beteko zitukeen Beltranek, eta Zallako Udalak langilearen omenezko plaka bat jarri du herriko Euskadi plazan.