Jesus Uzkudun: 'Amiantoarekin jende asko gaixotzen ari da oraindik'

Behin betiko akordioa itxi du Espainiako Gobernuak amiantorako konpentsazio-funtsa abian jartzeko. Gehienez hiru hilabeteko epean abiaraziko da funtsa, eta Estatuko aurrekontuen bidez hornituko da. Dena den, adostasunak oraindik "bidea egiteke" duela azaldu du Jesus Uzkudun ASVIAMIE Euskadiko amiantoen biktimen elkarteko kide eta sustatzaileetako nagusietako bat.

Azaldu duenez, langileek enpresei banan banan kalte-ordainak exijitzeaz gain, konpentsazio-funts honen "garrantzia" da langile horiei, ingurumen biktimei eta etxean kutsatutakoei ere bideratuta egongo dela. Nabarmendu nahi izan du emakume askok etxean kutsatu zirela langileen arropak garbitzen.

Era berean, amiantoa iraganeko kontua ez dela azaldu du. Oraindik ere "amiantoagatik jende asko gaixotzen ari" dela azaldu du, eta Osakidetzak "inongo pausorik ematen" ez duela salatu du. Gogorarazi du, gainera, Europako Parlamentuak agindu duela 2032rako amiantoa desagerrarazi egin behar dela.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image