Jaurlaritzak geldiarazi egin du alarma egoeran ezarritako 14.740 isunen tramitazioa

Eusko Jaurlaritzak artxibatu egin ditu Konstituzio Auzitegiak ezeztatutako lehenengo alarma-egoeran Ertzaintzak eta udaltzaingoek ezarritako 14.740 isun. Guztira, ia 23.000 isun jarri zituzten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta isun horiek jada ordainduta dituztenei ez diete dirua itzuliko. Testuinguru honetan, Auzitegi Konstituzionalak emandako epaia kritikatu du Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak.