Jaurlaritzak ez ditu gogortuko indarrean dauden neurriak

Gaur goizean bildu da Labiren Aholku Batzordea uda hasi berritan COVID-19ak izan duen positibotasun igoeraren ondorioz. Gaurkoan Bizi Berri IV plana izan dute aztergai. Hala, bilera amaitzean Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du jaurlaritzak ez dituela gogortuko indarrean dauden neurriak.