Jaurlaritzak etxeratze ordua 20:00etara aurreratzea proposatuko du Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan

Azken 24 orduetan, Osakidetzak 894 positibo berri atzeman ditu, 10.755 test diagnostiko egin ostean eta positibotasun tasa %8,3koa da. Lurraldeka aztertuz: 132 kutsatze berri Araban detektatu dituzte, 227 Gipuzkoan eta Bizkaikoak dira daturik okerrenak, bertan 530 norbanakok eman baitute positibo. Hain zuzen, lurralde horretan daude zona gorrian dauden udalerri gehien. Testuinguru honetan, Iñigo Urkullu lehendakariak etxeratze ordua 20:00etara aurreratzea eta talde bilerak lau lagunetara mugatzea proposatuko du bihar Madrilen egingo den Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan.