Jarrai dezagun euskara ereiten

Ikastola eta Nafarroako Erdialdeko jendearen arteko topaketa bideratzeko aukera da Nafarroa Oinez. Gure hizkuntza eta gure kultura ezagutarazi eta indartzea da jaialdiaren helburua.

Ekimena 1981ean agertu zen, Nafarroa Garaiko ikastolen alegalitateak eta haien jarduera arautua aurrera eramateko diru laguntzarik ezak eraginda. Urtero hainbat ikur identifikatzaile izaten ditu jaiak, abestia, leloa eta ekitaldia iragartzeko afixa.

Aurten, urriaren 16an ospatuko da Nafarroa Oinez, Tafallako Garces de los Fayos ikastolan. ‘Erdian erein’ da aurtengo kantua. Hazia bota, hedatu, barreiatu eta zabalduz, Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak mende erdia bete berri du.

Jarrai dezagun, beraz, lur honetan euskara ereiten, gure arbasoek irakatsi zigutena ahantzi gabe.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image