Izadiren eskubideak errespetatzeko eskatu diote sindikatuek Espainiari Iruñean egindako elkarretaratzean

ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruñean, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean Izadiren eskubideak errespetatzea eskatzeko. Urtarrilaren 23an Izadik hiru urte beteko ditu, eta haren gurasoengandik bananduko dute. "10 urte igaro dira ETAk bere borondatez borroka armatua utzi zuela; horren aurrean Espainiak horrelako politikekin jarraitzea mendekua da" azpimarratu du ELAko idazkari Nagusi Imanol Paskualek. Horrez gain, Iñigo Gutierrez aitari, hirugarren gradua emango diote, "nahiz eta aita hirugarren graduan ezarri uste dugu ez dela nahikoa. Izadi haien gurasoekin egon beharko luke, bere eskubidea da. Maria ere kanpoan egon beharko luke", adierazi du LAB sindikatuko Izaskun Juarezek.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image