
Iturgaizek agerraldia egin du Kuartangon, abeltzaintzaren sektoreari babesa emateko aitzakiaz
Kuartangoko Artatxiako abeltzaintza eta nekazaritza kooperatiban izan dira Carlos Iturgaiz Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea eta bestelako kideak, makroetxaldeen auziaz hitz egiteko. Haien ustez, Garzon ministrariaren adierazpenak mehatxua dira abeltzaintzaren sektorearentzat, eta bere dimisioa eskatu dute: “Euskadi eta Espainiako haragiari kalte egiten diote eta arriskuan jartzen dituzte”.