Iruñeko artzapezpikuak Lizarrako Puy Ikastetxeko biktimei barkamena eskatu die

Francisco Perez Iruñeko eta Tuterako artzapezpikuak barkamena eskatu die, Elizaren izenean, Lizarrako Puyko Andre Mariaren Ikastetxean abusuak salatu zituzten pertsonei, eta "horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen beharrezkoak diren baliabide guztiak jartzeko" konpromisoa hartu du.