Iratzar Fundazioak antolatutako jardunaldien bigarren egunean boterea okupatzeaz jardun dute

Iratzar Fundazioa, Transform Europe eta EHU-ko Parte Hartuz erakundeek elkarlanean antolatutako jardunaldien bigarren egunari ekin diote. Goizeko hitzaldian praktikatik aritu dira eta, gaur egungo instituzio amaraunetik abiatuta, boterea okupatzeaz jardun dute. Arratsaldean, ehun sozialaren, espazioa eta ekonomiaren arteko dinamika eta prozesuaz arituko dira. Horretarako, Larraitz Ugarte eta Andoni Egia izango dituzte gogoeta gidari.