Indarrean diren muga ia denak bertan behera geratuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Osasun larrialdia indargabetu du Jaurlaritzak neurri murriztaile gehienak bertan behera utzita.
Neurri murriztaileak bertan bertan geratuko dira ostegunean Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Hala ere, Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan % 80ko mugari eutsiko zaiola. Musukoaren erabilerak indarrean jarrarituko du barnealdetan; baita kanpoaldeetan ere, pertsonen arteko segurtasun distantzia mantendu ezin denean.
Zuhurtziari, erantzukizunari, konpromisoari eta espiritu positibo eta eraikitzaileari eustea beharrezkoa dela azpimarratu du lehendakariak.
Dekretua ostegun honetan argitaratzen denean sartuko da indarrean. Urkulluk azpimarratu du "etapa" berri bat datorrela, "Euskadi suspertzeko" unea dela.