Indarkeria matxistaren biktima den emakume bat etxegabetuko dutela salatzeko protesta egin dute

Elkarretaratzea egin dute Bilboko Alokabide egoitzaren atarian, eta salatu dute indarkeria matxistaren biktima den emakume bat etxegabetuko dutela Barakaldon. Alokabide Eusko Jaurlaritzaren alokairurako sozietate publikoak prozedura eskatu du, eta kaleratze agindua urtarrilaren 31rako ezarri dute. Argitan emakumearen aholkularitza zentroak eta Berri-Otxoak bazterketaren aurkako plataformak deitu dute protesta. Baina ez da egiten duten lehenengoa, joan den astean Barakaldoko Justizia jauregiaren aurrean mobilizatu baitziren. Hala ere, protesten deitzaileek salatu dute, gaur gaurkoz, ez Udaleko gizarte zerbitzuek ez Eusko Jaurlaritzak ez diotela bizitoki alternatibarik eskaini.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image